Nerea Amilibiak irabazi du Zestoako Akoako Bira

Karkara

Nerea Amilibia podiumean garailearen txapela jantzita. (Zestoako Hitza)

Nerea Amilibiak 38:18 denboran osatu zuen 7,8 kilometroko ibilbidea, Zestoako Akoa auzoan

Igandean jokatu zuten Akoako Bira mendi lasterketa, Zestoako Akoa auzoan. Hamairugarren urtez egin zuten proba, eta korrikalariek 7,8 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten, 10:30ean Santutxutik abiatuta. Guztira, 129 lagunek parte hartu zuten lasterketan, eta emakumezkoen kategorian Nerea Amilibia aiarra (38:18) izan zen helmugara iristen aurrena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide