Aiako igerilekuek iaz baino jende gehiago hartu dute

Karkara

Aiako igerilekua udan.

Igerilekuko sorosleak azaldu du, eguzkia atera den bakoitzean igerilekua jendez bete dela.

Joan den ekainaren 2an ireki zituzten Aiako igerilekuak, eta iazko uda denboraldiarekin alderatuz, aurtengoa hobea izan dela nabarmendu dute bertako kideek. Eguraldia lagun, eguzkia atera den bakoitzean igerilekua jendez bete dela baieztatu du Libe Esnal Aiako igerilekuetako sorosleak. Gainera, Esnalek uda hasieran egindako elkarrizketan nabarmendu zuen uda honetan aiarrez gain kanpoko jende asko joan dela igerilekuetara. "Zarauzko eta inguruko herrietan ostatu hartzen duen jendea ere gerturatzen da".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide