Nekane Arrizabalaga herriko alkateak aditzera eman duenez, 15.700 euro inguruko kostua izan dute berritze-lanek. Herrira gerturatzen den pertsona orori paseatzeko eremu aproposa eskaintzen dio berritu den bideak. Pasealekuari sarrerak egokitu zaizkio, irisgarritasuna bermatze aldera. Oraindik badira hainbat lan egiteko, baina garrantzitzuena bete da, berretsi du alkateak. Manterola Anaiak S.L enpresak egin du obra.