Aiako Udalak festen balorazio "oso ona" egin du

Karkara 2018ko abu. 13a, 12:00

Astebetez herria festa giroan murgilduta egon ostean, ostiralean amaitu ziren Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiak.

Gazte Egunarekin hasi ziren aurtengo Aiako festak, eta jendetza juntatu zen herrian. Gerora, astebetez, jende asko ibili da jaietan Aiako Udalak adierazitakoaren arabera. Eguraldia ere lagun izan dute festa egun gehienetan.

Udalak jaien balorazio oso ona ona egin du, eta eskerrak eman dizkio jai batzordeari antolakuntzan egindako lanagatik. Herritarrei ere bai, ekimenetan parte hartzeko eta laguntzeko azaldu duten borondateagatik. Festetan inguruko herrietako jende asko izan da Aian, eta haiei ere azaldu die esker ona Udalak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide