Pagoeta Parke Naturalak antolatuta, larunbatean, hilak 11, Agorregiko errotan alea ehotu eta txistor taloa egiteko aukera izango dute jardueran izena ematen dutenek, inguruko parajeetatik barrena ibili ostean. Ordutegiak, erreserbak eta bestelako informazioa jasotzeko 943 83 53 89 telefonora deitu edo iturraran@gipuzkoamendizmendi.net e-postara idatzi behar da.