Aiako festak: Dema plaza leporaino, bertsoez gozatzeko

Karkara

Aiako dema plaza jendez bete da gaur gauean; saio ederra eskaini berri dute oholtza gainean bertsolariek; bitxikeri modura, Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsotan ari zirela, argia joan eta ilunpetan abesten jarraitu dute, giro berezia sortuz. Gaurko egitaraua ixteko, jarraian, Gozategiren kontzertua plazan.

Argazkiak: Kepa Maiz  eta KARKARA

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide