Datorren astean abiatuko dituzte Santio Erreka auzoko jaiak

Karkara

Santio Erreka auzoko jaietan jende mordoa bildu ohi da urtero

Uztailaren 25ean, Santio Egunean, herri kirol jaialdia egingo dute eguerdi partean, auzoko pilotalekuan

Santio Jaietako egitaraua

Uztailak 25, asteazkena
- 10:30. Meza.
- Ondoren. Auzoko erretiratuen hamaiketakoa Portu erretegian.
- Jarraian. Herri kirol jaialdia.

Uztailak 26, osteguna
- 10:30. Meza

Uztailak 27, ostirala
- 23:30. DJ ibon.
- Goizaldean, oilasko biltzea.

Uztailak 28, larunbata
- 16:00. Mus Txapelketan izena ematea.
- 16:30. Mus Txapelketa.
- 22:00. Bertso saioa: Jone Uria, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Sustrai Colinarekin. Gai jartzailea Jon Agirresarobe Torrotxo.
- 00:00. Abiba Disko Jaia.

Uztailak 29, igandea
- 10:30. Umeentzat jolasak.

Uztailak 30, astelehena
- 19:00. Elortza, Larra eta Leta trikitilariak.
- 21:00. Oilasko Biltzeko Afaria Portu Erretegian. (Txartelak txosnan izango dira salgai)
- Ondoren. Elortza, Larra eta Leta trikitilariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide