Paella lehiaketa egingo da Aian abuztuaren 4ean, II.Gazte Egunean

Karkara 2018ko uztailaren 18a

Aiako Gazte Egunaren bigarren edizioan herri kirolak, elektrotxufla eta gau partean eskainiko diren kontzertuak izango dira ikusgai, besteak beste.

Aiako II.Gazte Eguneko egitaraua

Abuztuak 4, larunbata
- 11:00. Bizikleta vs Korrika, San Pedrotik Aiara apustua. Hodei Alkorta (bizikletan) vs Txus Cañas eta Aitor Hoyos (korrika).
- 11:30. Herri Kirolak Aiako auzoetako taldeen artean, trikitilariez lagunduta. Taldeak: Andatza; Santiyo-errotaegia; Urdaneta-Elkano; Etxetabailara; Aia kaskoa; Australiako selekzioa. 300 euroko saria.
- 14:30. Paella lehiaketa herrikoia. Sarrera 10 eurotan, eta gazte eguneko kamiseta opari. Oharra: 14:30ean aurkeztu beharko da paella. Emango diren produktuak: arroza, olioa, gatza, edaria, kafea eta txupitoa. Parrilak piztuko dira nahi duenak haragia jarri dezan bertan. Koadrila bakoitzak bere sua eta kazuela eraman beharko ditu, baita paella prestatzeko beharrezko bestelako produktuak.
- 18:30. Elektrotxufla, herriko tabernetan zehar.
- 23:00. Kontzertuak: Ze esatek!, Skasti, eta Bad Sound System.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide