Lurralde mailako Aiako Bolo Txapelketa jokatuko da, abuztuaren 5

Karkara

Bolo jokoa. (berbaro.eus)

Federatuei nahiz herritarrei zuzendua egongo da Aiako Bolo Txapelketa

Aiako Bolo Txapelketa jokatuko da abuztuaren 5ean, igandearekin. Lurralde mailako txapelketa izango da, eta federatuek nahiz herritarrek parte hartzeko aukera izango dutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Txapelketan parte hartu nahi dutenek, egunean bertan eman beharko dute izena bolatokian, 09:30etik 11:00etara.

Hurrengoak izango dira sari nagusiak:
1.- Txapela, trofeoa, 72 euro eta txapelketako izena-ematearen %40a
2.- Trofeoa, 60 euro eta txapelketako izena-ematearen %30a
3.- Trofeoa, 50 euro eta txapelketako izena-ematearen %20a

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide