Larunbatean Bilbo Hiria Idiazabal Artzai Gazta Txapelketa egin zuten, eta Aiako Agerre Buru baserriko gaztak irabazi zuen lehen saria. Denera 24 parte-hartzaile aurkeztu ziren lehiaketara, eta Jose Luis Odriozolaren gazta izan zen epaimahairen puntuazio altuena jaso zuena.
Bilboko txapelketarekin gazta lehiaketa denboraldia ireki da, eta Odriozola anaiek inguruko txapelketetara aurkezteko asmoa dute. Gipuzkoako txapelketa eta Ordiziakoa dira uda pasa ondoren aurkeztuko diren bi lehiaketa nagusiak: Gipuzkoakoa irailaren lehenengo igandean, eta Ordiziakoa, egun gutxira. Gainontzean, herri txikitako txapelketetan ere izango dira.
Bilbo Hiria sariaz gain, maiatzean GourmetQuesos Espainiako Gazta Txapelketan lehen postua lortu zuten Odriozola anaiek ardi gazta erdi-onduaren kategorian.