Animaliak, nekazaritzarako tresneria, barazkiak, etxean egindako gozoak... askotariko produktuak erosteko aukera izango da gaur Aian egun guztian zehar. Herriko plazan, jan-edanerako postuak ere jarri dituzte, eta jende asko bildu da bertan eguerdian.
Arratsaldeko seietan, herri kirolei egingo zaie tartea frontoian: Gipuzkoako 2. mailako aizkora txapelketaren kanporaketaz eta harri jasotze erakustaldiaz gozatzeko aukera izango da. Ondoren, erromeriarekin emango zaio bukaera egunari. Izer eta Alabier trikitilariek joko dituzte dantzarako piezak.