Lehen sorospenetako ikastaroa izango da bihar goizean Aian

Karkara

Larrialdi zerbitzuetako kideak argibideak ematen, duela bi aste, Zumaiako Gurrutxaga plazan. (Argazkia: Romatet)

Larrialdi kasuetan egin beharrekoa erakutsiko dute, 11:00etatik 13:00ak bitarte. 

Bizitza bat salbatzea zure eskuetan dago lelo hartuta, lehen sorospenetako ikastaroa eskainiko dute bihar goizean larrialdi zerbitzuetako kideek Aiako plazan. 11:00etatik 13:00ak bitarteko saioa izango da, eta larrialdi kasuetan jakin beharreko hainbat gako emango dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarlanean antolatu dute saioa. 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide