1982tik jendaurrean erabili gabeko harri baldarra aterako dute Aiako harrijasotze erakustaldian

Karkara 2018ko mai. 18a, 12:00

Asentzio Feriaren bueltan, harrijasotze erakustaldia izango da igandean Aian. 1982tik jendaurrean erabili gabeko 154 kiloko harri baldarra aterako dute pilotalekura.

Harrijasotze erakustaldia izango da igandean Aian, Asentzio Feriaren bueltan. Joseba Ostolaza harri jasotzaileak jakinarazitakoaren arabera, Arrautza harria izeneko 154 kiloko harri baldarra aterako dute pilotalekura. Azkenekoz 1982ko abenduan erabili zen jendaurrean, eta ordura arte, harri jasotzaile gutxik lortu zuten harria altxatzea.

5 minutuko bi txandatan, honakoak dira orain arte Arrautza harriarekin egindako markak: Gibitegik 16 jasoaldi, Jose Ramon Arteagak 8, eta Martin Ibar Urtain IV.ak 7 altxaldi. Igandean, Jokin Eizmendik, Imanol Illarramendi Kortaberrik eta Aimar Galarragak izango dute altxatzeko aukera.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide