Orioko AEK taldeak jakinarazi duenez, euskara sustatzeko xedez, hainbat ekimen antolatu dituzte datozen asteetarako.
Hil honen amaieran, esaterako, AEK-ko ikasleek saio teorikoak alde batera utzi eta kalera joko dute. Zehazki, porturantz abiatuko dira, herriko arrantzaleen eta saregileen lana gertutik ezagutzeko.
Bestetik, datorren ekainaren 3an, eta Mintzalaguna ekimenak antolatuta, orientazio ikastaroa egingo da Aiko Pagoetako Parke Naturalean egun guztian zehar. Interesatuek Orioko AEK-n eman dezakete izena.