Asentzio Feriarako izena emateko epea ireki du Aiako Udalak

Karkara 2018ko mai. 2a, 10:19

Maiatzaren 20rako antolatu dute Asentzio Feria Aian. Udalak ferian parte hartu nahi dutenentzako izena emateko epea zabaldu du, maiatzaren 12ra bitartean.

Hala, bertako baserritar eta ekoizleak parte hartzera animatu ditu. Horiez gainera, feriara animaliak eraman nahi dituen oro ere gonbidatu du erakundeak: «Behiak, zaldiak, astoak, ardiak, txerriak, hegaztiak… Kasu horretan, izena emateko orduan animaliaren identifikazio zenbakia eta ustialekuaren zenbakia aurkeztu behar dira udaletxean».

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide