Uria eta Otegiren erromeria izango da bihar Aian

Karkara

Helduen trikitixa txapelketetan parte hartzen duten Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariak izango dira Aristerrazun datorren igandean. Ohi bezala, 18:30etik aurrera emanaldia eskainiko dute Aiako Andatza auzoan, eta 21:30ak arte girotuko dute arratsaldea. Aiako Erromeria Elkarteak aurtengo denboraldiaren barruan antolatu du saioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide