Txakolina izango da ezbairik gabe protagonista Aian igande honetan, apirilak 8.
Goizeko 11:30ean emango diote hasiera festari Herriko Plazan, eta egun osoan zehar, jan edanaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. 4 euroren truke kopa erosteko aukera jarriko dute antolatzaileek, eta txahal mokadutxoak ere izango dira 2 euroan.