Astelehenean argindarra kenduko dute Aiako auzo batzuetan

Karkara

Iberdrolak jakinarazi duenez, astelehenean konponketa lan batzuk egingo ditu hainbat herritan, “zerbitzua hobetzeko”. Aiako eta Zarauzko zenbait auzotan kenduko dute argindarra goiz partean.

Elkano Diseminado 26, 29, 30 eta 33. zenbakietan kenduko dute, 09:30etik 11:00etara. Beste bi tokitan, 12:30etik 14:00etara egongo dira argirik gabe. Honako hauetan: Arratola Aldea 22-26 zenbakien artean, eta Santio Errekako 45. zenbakian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide