Akelarre taldeak kontzertua emango du Aian ekainaren 2an

Karkara 2018ko mar. 21a, 14:50

Soraluzeko rock taldeak kuttuna du Aiako plaza, eta 2017an itzulerako hiru kontzertu eman eta gero, Aian emango du hurrengoa.

Zurrumurruak lehendik zebiltzan arren, aurreko astean baieztatu zuten: Akelarre taldeak kontzertua emango du Aian ekainaren 2an.

Soraluzeko rock taldeak kuttuna du Aiako plaza, eta 2017an itzulerako hiru kontzertu eman eta gero, Aian emango du hurrengoa. Gari eta Iñaki trikitilariek irekiko dute gaua 22:30ean, eta 00:00etan hasiko da Akelarreren emanaldia. Ondoren, DJ Bullek musika saioa emango du gaua borobiltzeko.

Sarrerak apirilaren 13 eta 14an jarriko dituzte salgai Aiako pilotalekuan, 16:30etik 20:00etara. 1000 sarrera jarriko dituzte salgai eta pertsona bakoitzak gehienez 10 erosi ditzake. Apirilaren 16tik aurrera internetez ere erosi ahal izango dira musikaze.com atarian. Prezioa 12 eurokoa izango da aurrez erosiz gero eta 16 eurokoa egunean bertan. Internetetik erosiz gero 13 euro ordaindu beharko dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide