Ostiralean hasi eta atzo iluntzean amaitu ziren Aiako XVIII. Kintopeko Idi Probak, eta hiru egunetan 10 idi pare plazaratu dira Aiako probalekura.
Ostiralean Iñaki Oliden oriotarrak 72 plaza egin zituen, eta ikusleek zenbaki hori inork hautsiko ez zutela pentsatu arren, Txauson laudioarra izan da garaile. Hain justu, 72 plaza eta 6 zintako marka egin zuen atzo laudioarrak.
Probazaleen hitzetan, Aiako probatokian egindako marka onena izan liteke atzo Txausonek egindakoa.