Arzadun aiarra garaile idi-dema apustuan

Karkara

Argazkia: Ibon Errazu.
Larunbatean jokatu zuten idi-apustua Aiako probalekuan, eta Aritz Zornotza zallarraren marka hobetzea lortu zuen Eusebio Arzadun aiarrak.

Larunbat gauean jokatu zuten Eusebio Arzadun aiarrak eta Aritz Zornotza zallarrak idi-dema apustua, Aiako probalekuan.

Aritz Zornotzaren idi parea plazaratu zen lehenbizi, Axier Alegria eta Jabier Ugarte itzainekin. 30 minutuan 54 plaza, 5 zinta eta 0,30 metroko marka egitea lortu zuten. Arzadunen idi parea irten zen ondoren Iñaki Urruti eta Jagoba Tubilla itzainekin, eta 29 minutu eta 8 segundu behar izan zituzten aurrekoaren lana egiteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide