Elikadura eta nekazaritza erdigunean jartzen ditu Kiribil berdea kontsumo taldeak. Besteak beste, garaiko produktuen saskiak saltzen dituzte astearteetan herriko plazan. Gaur egun 20 kide inguru elkartzen dira kontsumo taldean, eta kide berrien bila dabiltza. Taldearen jardunaren inguruko hitzaldia emango dute gaur 19:00etan, Kultur etxean.