Laja eta Narbaiza izango dira azaroaren 1eko erromerian

Karkara

Urriaren 29an, iganderoko erromeria izango da Aristerrazun Bide Batez taldearen eskutik. Azaroaren 1ean, jai eguna izanik, Laja eta Narbaiza trikitilariek girotuko dute Andatza auzoa.

Urriaren 29an, igandea, ohiko erromeria izango da Aristerrazun Bide Batez taldearen eskutik. Azaroaren 1ean, asteartea, jai eguna izanik, Laja eta Narbaiza trikitilariek girotuko dute Andatza auzoa.

Urriaren 15ean hasi zuten Izer eta Alabier trikitilariek aurtengo denboraldia, eta igandero izango dira erromeriak 18:30etatik 21:30etara bitarte; Aristerrazun.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide