Aimar Irigoienek irabazi zuen Diva harri txapelketa

Karkara 2017ko urriaren 23a

Galarraga eta Etxeberria oriotarrak bosgarren eta zazpigarren izan ziren, hurrenez hurren.

Urriaren 22an, igandean, Aiako probalekuan jokatu zen Diva harri txapelketa, 18:00etatik aurrera. 10 arroako –125 kg– bi zilindro berezi altxa zituzten bederatzi parte-hartzaileek: Juan Iguaran Divak eta Martin Lizeagak jokatutako apustuko harriak. Hauek izan ziren emaitzak:

1-      Aimar Irigoien: 57 altxaldi
2-      Mikel Lopetegi:  55 altxaldi
3-      Imanol Albisu: 45 altxaldi
4-      J.Mari Iruretagoiena –Izeta III–: 44 altxaldi
5-      Aimar Galarraga: 43 altxaldi
6-      Xabier Peñagarikano: 40 altxaldi
7-      Gorka Etxeberria: 29 altxaldi
8-      Julio Jimenez 27: altxaldi
9-      Jon Peter Scott: 18 altxaldi
 
Txapelketa amaieran antolatzaileek eta Aiako herriak Juan Iguaran Diva harri-jasotzailea omendu zuten, azken urteetan herri kirolari emandako laguntza eskertzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide