"Itzulera" poema liburua argitaratu du Martin Bidaurrek

Karkara 2017ko urr. 13a, 14:00

Argazkia: @JosetxoIbazeta

Susa argitaletxearekin argitaratu du bere lehen liburua Itu bandako idazleak

Haurtzarotik gaztarora egindako bidaia poetiko modura aurkezten da Martin Bidaurren Itzulera liburua: Okzitaniatik Euskal Herrira, hemendik Parisera, eta handik itzulera. Urriaren 10ean aurkeztu zuen Donostian Susa argitaletxearekin kaleratu duen poema liburua.

Martin Bidaur –Tolosa, Okzitania, 1996– Itu Banda literatur kolektiboko kide da. Aurrez Lekore aldizkarian bere poemak argitaratu baditu ere, Itzulera da bere lehen liburua. Esperientzia intimo baten kontaketa egin du Bidaurrek bertan.

Bost atal ditu poema-liburuak. Haurtzaroko oroitzapenekin hasten da, Hautsitako souvenir bat atalean eta nerabezaroaz, herritik, etxetik, ikastetxetik eta norberaren azaletik ihes egiteko desira adoleszenteaz, hitz egiten du Itxaronaldia izeneko bigarren atalean. Paris izena du hirugarrenak, idazleak  hirian pasa zuen denboraldiagatik eta Paristik Euskal Herrirako itzuleraz aritzen da Uharteak laugarren atalean. Ihes egiteari utzi eta gauzak beste modu batera ikusteko beharra gailentzen hasten da Hutsuneak oinordetzan bosgarren eta azken atalean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide