Laster hasiko dira XVII. Kintopeko Idi Probak Aian

Karkara

Urriaren 31n hasi eta azaroaren 6a bitarte jokatuko dira.

Urriaren 31n abiatuko dira Aiako Kintopeko Idi Probak. Saizar Sariketarako proba puntuagarria izango da, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federakuntzak kontrolatuko du.

Bost egunetan jokatuko dira azaroaren 6a bitarte, denak gaueko 22:00etan hasita:

Urriak 31, asteartea

-Etxetxo (Zumaia)

-Lander Plaza (Mungia)

-Iñaki Lopategi (Birle)

Azaroak 1, asteazkena

-Rafa Alegria (Bermeo)

-Roberto Unsaisti (Berriatua)

-Bixkiak (Errezil)

Azaroak 3, ostirala

-Arene Jatetxea (Gernika)

-Intxarburu (Hernani)

-Olatzar (Lezo)

Azaroak 4, larunbata

-Altuna (Aizarnazabal)

-Eusebio Arzadun (Aia)

-Asier Alegria (Bermeo)

Azaroak 6, astelehena

-Iñaki Oliden (Orio)

-San Pelaio (Bakio)

-Motxo (Murueta)

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide