Urriaren 22an Aiako Diva Harri Txapelketa jokatuko da, bertako probatokian. Harri jasotzaileek arratsaldeko seietan emango diote hasiera lehiari. Parte hartzaileek, Juan Iguaran eta Martin Lizeagak jokatu zuten apustuan erabilitako harriak jasoko dituzte; 10 arroako zilindro bereziak biak (125 kilo).
Harri bakoitzarekin, hiru minutuko txandak egingo dituzte harri jasotzaileek, eta kilo gehien jasotzen dituena izango da irabazlea. Hau da partaideen zerrenda: Aimar Irigoyen (Errezil), Izeta III (Zarautz), Lopetegi (Zarautz), Peña (Aizarnazabal), Ion Meter Scout (Algorta), Julio Jimenez (Avila), Goikoetxe (Elgoibar), Aimar Galarraga (Orio) eta Gorka Etxeberria (Orio).
Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak izango du proba kontrolatzeko ardura.