San Migel jaiak Laurgainen

Karkara

Irailaren 29an eta 30ean egingo dituzte auzoko festak

Irailaren 29an, ostiralean, San Migel eguna izango da eta, urtero bezala, Laurgain auzoan festak egingo dituzte asteburuan. Hau da egitaraua:

Irailak 29, ostirala

  • 10:30etan San Migel meza
  • Jarraian hamaiketakoa eta herri kirol erakustaldia: Landarbide eta bere lagunak.
  • Goiza auzoko trikitilariek alaituko dute
  • 21:00etan Auzo afaria Atseden toki Elkartean. Menua: Tomate entsalada, urdai azpiko tortilla, txuleta entsaladarekin, gazta menbriloarekin, kafea eta kopa. Prezioa: 27€. Izen-ematea: Aiako Iturriozena tabernan irailaren 28a baino lehen.
  • Afalostean, erromeria: Izer eta Alabier

Irailak 30, larunbata

  • 17:00etan ume jolasak eta txokolatada
  • 18:30ean tortila patata lehiaketa
  • Ondoren, afari merienda
  • 23:00etan erromeria: Elustondo anai-arrebak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide