Pilota partidak San Lorenzo egunez

Karkara

Argazkia: Igor Iturain

Ohi bezala, jaien azken eguna ospatzeko, pilota partidak jokatu ziren atzo Aian, San Lorenzo egunez.

Atzo amaitu ziren Aiako festak. Sei egun luzeren ondoren, San Lorenzo eguna izan zuten aiarrek jaien amaiera. Pilota partidak jokatu ziren goizez, ohi bezala. Emakumezkoak eta gizonezkoak aritu ziren, eskuz binaka. Hauek dira emaitzak:

Emakumezkoak binaka:

Arrizabalaga-Etxaniz 22
Larrarte-Mendizabal 20

Gizonezkoak binaka:

Titin III-Apraiz 22
Saralegi-Galarza 20

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide