Igandean, Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketa jokatuko da Andatza auzoan

Karkara

Sega kanporaketan segalaria belarra ebakitzen.

Multzo bakoitzean belar gehien biltzen duten bi segalariak abuztuaren 6an Asteasun jokatuko den finalerako sailkatuko dira.

Igandean, Euskadiko Sega Txapelketako kanporaketa jokatuko da Aiako Andatza auzoko zelaian. Hamar segalarik eman dute izena norgehiagokan, eta bi multzotan banatuta jokatuko dute. Lehen multzoko parte hartzaileek 11:30ean ekingo diote saioari, eta bigarren multzokoek 12:30ean.

Multzo bakoitzetik, 30 minututan belar gehien ebakitzen duten bi segalariak abuztuaren 6an Asteasun finala jokatzeko txartela lortuko dute.

Hurrengoak dira parte hartzaileak:

1.MULTZOA
Julen Gabirondo Izeta
Jon Kanflanka Ezkurra
Iñigo Mercader Soroa
Jon Otegi Odriozola
Jesus Mari Ormaetxea Telletxea

2. MULTZOA
Jokin Etxeberria Peñagarikano
Suharri Irazustabarrena Arbelaitz
Mikel Berekoetxea Zuasti
Iban Pardo Andres
Eneko Bilbao Goiri

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide