Xabier Etxanizek eta Ainara Saizarrek Trikitilari Helduen I. Trikitixa Txapelketa irabazi dute

Karkara

Ainara Saizar eta Xabier Etxaniz

Markina-Xemeinen jokatu zen txapelketa pasa den larunbatean.

Pasa den larunbatean Trikitilari Helduen I. Trikitixa Txapelketa izan zen Markina-Xemeingo pilotalekuan. Hamaika bikotek parte hartu zuten ekimenean, eta bakoitzak hiru pieza jo zituen. Giro ederra izan zen trikitilari helduen txapelketako lehen edizioan, eta Azkoitiko Xabier Etxanizek eta Aiako Ainara Saizarrek osatutako bikotea izan da txapelduna. Eskualdeko bikoteak 1.500 euro, eta txapela eta oroigarri bana irabazi zituen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide