Jai giroan ospatu dituzte Sanjoanak Iturriotz auzoan

Karkara

Asteburuan San Joan Jaietan murgildu dira Iturriotzen, eta festa giroan murgildu da auzoa.

Ostiralean abiatu zituzten San Joan Jaiak auzoan, eta asteburuan zehar mus txapelketa, erromeria, bertso saioa eta beste hainbat ekimen izan dira Aiako auzoan. Larunbatean esaterako, auzoko gazteen arteko herri kirol norgehiagoka izan zen, eta trontzan, segan, harri-jasotzen, aizkoran eta korrika aritu ziren gazteak.

Argazkiak (Facebook: Iturriotzeko San Juan Jaiak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide