Eguraldi onak eta sanjoanek uda sasoia iritsi dela iragartzen dute urtero. Ostiralean San Joan bezpera ospatuko da Euskal Herriko hainbat txokotan, eta San Joan suek ilunabarra argituko dute. Aian ere ez dute hutsik egingo eta Guraso Elkarteak antolatuta San Joan Sua izango da 22:00etatik aurrera Aiako plazan. Ohiturari jarraituz suaren bueltan dantza saioa izango da, eta ondoren txokolate jana.