Nikolas Zendoiaren liburu berria da Odei guztien azpitik, Auspoa bildumaren eskutik argitaratu dena. Beste hiru liburu ditu lehendik argitaratuak bilduma berean: bertso-liburuak bi lehenak –Beranduko birigarroa (1998) eta Egan dijoa (2005)– eta prosa-liburua, hirugarrena, Sasi guztien gainetik (2008).
Lan berriak aurrekoaren izenburuarekin jolas egiten badu ere, bertsoetara itzuli da aiarra. Neurri, doinu eta estilo askotako 49 bertso-sail jaso ditu: arinak, sakonak; barregarriak, hunkigarriak; lagunarte-girokoak, sariketetara bidaliak eta sarituak batzuk…
Denek daramate egilearen marka berezia, ahozkotasunaren xarma freskoa. Egileak berak idatzi die sarrera txiki bana, sail bakoitzaren testuingurua azalduz. Bertsorik zaharrenak 2004koak dira eta berrienak 2017koak.