Denboraldiko azken erromeria egin zuten pasa den igandean Aristerrazun

Karkara

Jendetza bildu zen saioan, eta Izer eta Alabier trikitilariak igo ziren Aristerrazuko oholtza gainera.

Igandean denboraldiko azken erromeria egingo zuten Aristerrazun, eta jendetza bildu zen hitzorduan. Izer eta Alabier trikitilariak igo ziren oholtza gainera, eta Euskal Telebistak grabatuko zuen saioa Oholtzan programarako.
Bestalde, aurtengo erromeria denboraldiak «arrakasta handia» izan duela ere nabarmendu dute Andatzako Erromeria Elkarteko kideek. «Betiko erromeria zaleez  gain, jende berria ere bildu da Andatza auzoan, erromeriarekin eta festarekin gozatzeko eta gure ohiturak indartzeko gogoz».

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide