Gipuzkoako Sega Txapelketako kanporaketa jokatu zen igandean Aian

Karkara

Iban Pardo zestoarra sega kanporaketa jokatzen Aian. (Danbolin.eus)

Jesus Mari Ormaetxea, Iban Pardo, Julen Gabirondo eta Jokin Etxeberria sailkatu ziren uztailaren 9an Asteasun finala jokatzeko

Gipuzkoako Sega Txapelketako finalaurrekoak jokatu zituzten Aian igandean. 30 minutuko bi txandatan zortzi segalarik parte hartu zuten lehian, eta saio bakoitzeko lehenengo bi sailkatuek finalerako txartela lortu zuten. Txapelketaren finala uztailaren 9an jokatuko dute Asteasun.

Hona hemen Aian jokatutako finalaurrekoetako sailkapenak:

Lehen saioa
1. Jesus Mari Ormaetxea ‘Urki’ – 1.469 kilo
2. Iban Pardo – 1.380 kilo
3. Jon Otegi – 1.263,5 kilo
4. Suharri Irazustabarrena – 1.109,5 kilo

Bigarren saioa
1. Julen Gabirondo – 1.522 kilo
2. Jokin Etxeberria – 1.490,5 kilo
3. Iñigo Mercader – 1.226,5 kilo
4. Lander Otermin – 1.119 kilo

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide