Iturriotzeko San Juan jaietako egitaraua

Karkara 2017ko eka. 12a, 17:31

Ekainaren 23an abiatuko dituzte Sanjuanak Iturriotzen, baina ostiralean festetako mus txapelketa jokatuko da Izurtzu erretegian

ITURRIOTZEKO SANJUANETAKO EGITARAUA

Ekainak 16, ostirala
- 22:00etan XXIII. Mus Txapelketa abiatuko dute Izurtzu erretegian. Bertan parte hartu nahi dutenek  21:30etik aurrera eman beharko dute izena, 30 euroren truke. Lehen lau postuetan sailtzen diren bikoteentzat sariak izango dira

Ekainak 23, ostirala
- 22:30ean, Astiazaran II.a, Andonegi eta Lutxurdiorekin erromeria.

Ekainak 24, larunbata, San Juan Eguna.
- 10:30ean, meza. Umeak eta loreak bedeinkatuko dituzte.
- Ondoren, herri kirol jaialdia auzoko gazteen artean (trontza, sega, harri-jasotzea, aizkora eta korrika)
- Jarraian, Irazu eta Zubeldia bertsolariak eta Tapia eta Leturia eta Laja zaharra eta Lutxurdio trikitilariak.
- Segidan, bazkaria.
- Iluntzean, 21:30eak aldean erromeria Tapia eta Leturia eta Laja zaharra eta Lutxurdio trikitilariekin.

Ekainak 25, igandea
- 10:30ean, meza ekaitzaren aurka eta auzoan hil direnen alde.
- Ondoren, hamaiketakoa.
- 14:00etan, bazkaria Iturriotzen. Txartelak salgai daude Izurtzun erretegian eta Iturriozena tabernan.
- Ondoren, trikiti doinuak Laja Gaztea eta Narbaizarekin, eta bertsoak Mujika eta Mendizabalen eskutik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide