Denboraldiko azken erromeria egingo dute igandean, Aristerrazun

Karkara 2017ko eka. 6a, 15:22

Aristerrazuko erromeria.

Euskal Telebistak grabatuko du igandeko erromeria Oholtzan saiorako.

Igandean denboraldiko azken erromeria egingo dute Aristerrazun, eta Izer eta Alabier trikitilariak igoko dira oholtza gainera. Andatza Erromeria Elkarteko kideek jakinarazi dute Euskal Telebistak grabatuko duela saioa Oholtzan programarako.
Bestalde, aurtengo erromeria denboraldiak «arrakasta handia» izan duela ere nabarmendu dute. «Betiko erromeria zaleez  gain, jende berria ere bildu da Andatza auzoan, erromeriarekin eta festarekin gozatzeko eta gure ohiturak indartzeko gogoz». Denera 28 erromeria antolatu ditu Andatza Erromeria Elkarteak. Erromeriak antolatzen lagundu duten eragile eta herritarrei eskerrak eman dizkiete: parte hartzaileei, trikitilariei, prentsari eta irratiari, Aiako Udalari eta Aristerrazu Jatetxeari.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide