15:00etan abiatuko dute Aiako X. Igoera, baina goizean goizetik motor hotsak hartu du Aia. Izan ere, bertan egin dituzte ikuskapen tekniko eta administratiboak lasterketako komisarioek, eta herrigunean bildu dira igoeran parte hartuko duten pilotuak beren ibilgailuekin. Ikusmina sortu dute herrian, zale ugari hurbildu baita ibilgailuak bertatik bertara ikustera.
Beste zale asko 11:00etarako hasi dira igoera ikusteko toki aproposenak aukeratzen. Karpen azpian euriarengandik babestuta, janaria eta edaria eraman dute, eta egun pasa egiten ari dira hainbat kuadrilla.