Gipuzkoako Sega Txapelketako kanporaketa ekainaren 11n jokatuko da, Aian. Bederatzi segalarik parte hartuko dute, bi multzotan banatuta.
Lehenengo saioa 11:30ean hasiko da, Igor Esnaola Dorronsorok, Suharri Irazustabarrena Arbelaitzek, Jon Otegi Odriozolak, Iban Pardo Andresek eta Jesus Mari Ormaetxea Urkik parte hartuko dute.
Bigarren saioa arratsaldean izango da, 12:30ean. Jokin Etxeberria Peñagarikano, Julen Gabirondo Izeta, Iñigo Mercades Soroa eta Lander Otermin Munain arituko dira segan.