Gipuzkoako Sega Txapelketako kanporaketa jokatuko da Aian

Karkara

Ekainaren 11n izango da kanporaketa; lehen saioa 11:30ean, eta bigarrena 12:30ean.

Gipuzkoako Sega Txapelketako kanporaketa ekainaren 11n jokatuko da, Aian. Bederatzi segalarik parte hartuko dute, bi multzotan banatuta.

Lehenengo saioa 11:30ean hasiko da, Igor Esnaola Dorronsorok, Suharri Irazustabarrena Arbelaitzek, Jon Otegi Odriozolak, Iban Pardo Andresek eta Jesus Mari Ormaetxea Urkik parte hartuko dute.

Bigarren saioa arratsaldean izango da, 12:30ean. Jokin Etxeberria Peñagarikano, Julen Gabirondo Izeta, Iñigo Mercades Soroa eta Lander Otermin Munain arituko dira segan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide