Nahia Eizmendik eta Uxue Albenizek Eskolarteko Gipuzkoako Pala Txapelketa irabazi dute

Karkara

Argazkia: Idoia Iribar

Pasa den larunbatean, maiatzaren 6an, jokatu zuten finala Atano pilotalekuan Asteasuko hiru nesken aurka

Nahia Eizmendi eta Uxue Albeniz aiarrek Eskolarteko Gipuzkoako Pala Txapelketa irabazi dute infantil mailan. Pasa den larunbatean, maiatzaren 6an, jokatu zuten finala Atano pilotalekuan. Asteasuko Elena Herrero, Helene Usabiaga eta Maddi Urkola izan zituzten aurkari eta ez zuten partida erraza izan. Azkenean, 25-14 egin zuten aiarren alde.

Argazkian bi pilotariak beren entrenatzailearekin agertzen dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide