Gorka Eizmendi pilotu aiarrak eta Iñaki Aiertza azpeitiarrak IX. Tramo de Tierra Villa de Ausejo proba irabazi zuten larunbatean, Mitsubishi Lancer EVO X autoarekin. Errioxan jokatu zen lasterketa, eta Lagun Artea eskuderiako bikoteak, 26:14 denbora eginda, zazpi segundoko aldea kendu zien bigarren sailkatu ziren Carlos Aldecoari eta David Garciari (Ford Fiesta R5). Hirugarren izan ziren Txus Jaio eta Jesus Urkidi (Mitsubishi Lancer Evo IX), Eizmendirengandik 11 segundora.