Igandean Txakolin Eguna Aian

Karkara

Iaz jendetza bildu zen Aiako Txakolin Egunean

Hamabost upategitako txakolina dastatzeko aukera izango dute herritarrek Aiako Txakolin Egunean.

Goizeko 11:30ean hasita bazkal ordura arte txakolina izango da Aiako plazako erregea, igandean. Aiako Txakolin Egunean Getariako Txakolina Jatorri izenaren barruan dauden hamabost upategitako txakolina dastatzeko aukera izango dute herritarrek.

Gainera mokadutxoa jateko aukera ere izango da, Euskal Label okela egunean bertan burruntzian errea eskainiko baitute . Txahal pintxoa 1,5 euro kostako da, eta txakolina edateko kopa 3 euro.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide