Herriko igerilekuaren kudeaketa esleitzeko lehiaketa publikoa ireki du Aiako Udalak. Apirilaren 3an zabaldu zuten eskaerak egiteko epea eta hilaren 21era arte egongo da irekia.
Kontratuaren iraupena urtebetekoa izango da eta beste 4 urtetan luzatu ahal izango da bi aldeen adostasunarekin. Hainbat baldintza bete beharko ditu eskaera aurkezten duenak:
- 18 urte beteak izatea eskaera aurkezten duen egunean.
- Sukaldaritza lanetan aritzeko eskatzen den titulazioa edukitzea, hau da, elikagaiak maneiatzekoa, lizitzaileak berak, denboraldiaren hasierarako.
- Antzeko makineria erabiltzen gutxieneko 5 urteko esperientzia edo instalazio horien inguruko formakuntza izatea dagokion titulazio bidez.
Horrez gain, hainbat kudeaketa baldintza eta baldintza ekonomiko aurkeztu ditu Udalak. Adjudikazioaren baldintza guztiak Aiako Udalaren Webgunean ikus daitezke.