Aiako jai batzordeak bilera irekia egingo du apirilaren 11n

Karkara 2017ko api. 3a, 18:40

Aiako jaietan jendetzak parte hartzen du Zumba saioan.

Bilera apirilaren 11n, asteartean, 20:30ean izango da Kultur Etxean.

Aiako jai batzordeak bilera irekia deitu du apirilaren 11rako, asteartearekin. Kultur Etxean izango da, 20:30ean hasita, eta bertan 2017ko festa egutegia landuko dute parte-hartzaileek. Gainera, herriko jaiak eta urtean zehar egiten diren beste hainbat ekintza antolatzen hasiko dira.

Interesa dutenak bilerara ongi-etorriak izango direla azaldu dute Aiako jai batzordetik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide