Aiako Udalak bi lagun hartuko ditu uda denboraldian udal brigadan lan egiteko. Kontratua maiatzaren 15etik abuztuaren 14ra bitartekoa izango da, eta interesatuek astelehenetik apirilaren 28ra bitartean zabalik izango dute lan eskaintzan izena emateko epea.
Lan eskaintzan parte hartzeko hurrengo baldintza bete behar dituzte herritarrek: 18 urte beteak izan behar dituzte lanean hasterako; B1 mailako gidabaimena izan behar dute; Aian erroldatuta egon behar dute 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen; eta langabezia egoeran egon behar dute 2017ko martxoaren 9a baino lehenagotik.
Aukeraketa maiatzaren 3an, 12:00etan egingo dute Aiako udalbatzar aretoan, zozketa bidez.
Lan eskaintzaren inguruko informazio gehiago jaso nahi dutenek, edo izena eman nahi dutenek, Aiako udaletxeko bulegoetan izango dute horretarako aukera; baitan, 943.131144 telefonora deituta ere.