Elkanoko auzotarrekin bilduko da Aiako alkatea larunbatean

Karkara

Elkano auzoan bilera egingo dute larunbatean

Larunbatean 12:00etan Elkano elkartean izango da batzarra.

Aiako alkatea auzoz auzo bilerak egiten ari da, herritarrei udalak 2017rako dituen asmoen berri emateko, eta aiarren proposamenak eta iritziak jasotzeko. Larunbat eguerdian Elkano auzoan izango da hitzordua; Elkano elkartean egingo dute batzarra, eta Nekane Arrizabalagak saioan parte hartzera gonbidatu ditu auzotarrak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide