Euskadiko Kopa Kintopeko Idi Proba Txapelketa jokatuko dute Aian

Karkara 2017ko ots. 28a, 16:26

2015eko Kintopeko Idi Proba Txapelketa Aian

Hiru egunetan jokatuko da idi proba txapelketa: martxoaren 10ean, 11n eta 13an.

II. Euskadiko Kopa Kintopeko Idi Proba Txapelketa 2017 antolatu du Euskadiko Herri Kirol Federazioak Aian, Aiako Idi Proba Elkartearen eta Aiako Udalaren laguntzarekin. Martxoaren 10ean, 11n eta 13an jokatuko dute, eta 10 idi-parek parte hartuko dute lehian.

EGUTEGIA
Martxoak 10, ostirala, 22:00etan.
- Bolaño (Llodio)
- Arane Jatetxea (Gernika)
- Intxarburu (Oiartzun)

Martxoak 11, larunbata, 22:00etan.
- Etxetxo (Oikia)
- Ekaitz Elordui (Barengo)
- Artola (Oiartzun)

Martxoak 13, astelehena, 21:00etan.
- Iñaki Oliden (Aia)
- Zornotza Anaiak (Zalla)
- Iñaki Lopategi (Birle)
- Bixkiak (Errezil)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide