Adostasunez onartu dituzte udal aurrekontuak

Karkara 2016ko abe. 23a, 12:11

Ostegunean 2017 urteko udal aurrekontua aho batez onartu zen Aiako udalbatzarrean. Auzoetan jarri dute fokua datorren urteko aurrekontuak osatzerako garaian.

2016. urtean, aurrekotuen gaztaren zati handiena Aiako eskolak hartu zuen. Urte honetako inbertsio handiena eskola berria amaitzea izan da. Pasa den astean aurkeztu zuten jendaurrean eta dagoeneko eskolaren espazio guztiak erabilgarri daude, martxan. 

2017an autzoetara bideratu nahi dute aurrekontuaren zati handiena. Auzotarren eskariak aurrerago egitekotan geratu ziren iaz, eta hitza bete nahi izan dute. Beraz, 2017ko aurrekotnuetan Andatzako eskolako eraikinean auzo elkartea egiteko 100.000 euroko partida aurreikusi dute batetik, eta Santio Erreka auzoan haurren parkea egiteko 50.000 euro bideratuko dira bestetik. Landa eremuetako telekomunikabide aukerak ere aztertuko dira eta behar izanez gero inbertsioak ere egingo dira.  Horretarako 30.000 euro erabiliko dira. 

Landa eremuez gain, beste hainbat gaietan jarri nahi izan dute fokua; turismoan eta euskaran, esaterako. Aian turismoa sustatzeko partida eta euskara sustatzeko partida handitu egingo dute 2017an. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide